XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Odolbildua erabiliz globuluak fibrinogenoarengandik banandu.
(Odolbildua ur-zirristada baten azpian jarriz lortzen da). Bere egitura behatu.
- Likido batek hodi baten paretetan egiten duen indarra behatuz, odol-presio kontzeptuaz jabetu.
- Pultsua detektatzeko hainbat saio (irakasleak horretarako lekua zein den eta nola egin behar den esango du).
10. Helburua- Odol-talde ezberdinei eta beren Rh faktoreari buruzko irakurketa eta mintzaldia.
Bere aurkikundearen historia eta inplikazioak.
- Dauden taldeei buruzko koadroak.
- Antigeno eta antigorputz kontzeptuetatik abiatuz elkargarritasun eta elkarrezintasunei buruzko koadroak egin.
- Bakoitzak norbere odol-taldea eta Rh faktorea ezagutzeak duen garrantziari buruzko mintzaldia.
Transfusioen arazoa aztertu.
- Gurutze Gorriaren, odolemaileen edo beste zenbait erakunderen egoitzetara ikustaldiak egin, gai horri buruzko lan bat eginez.
- Ikasle bakoitzak bere odol-taldea zein den erabakitzea (erreaktibo egokiak bakarrik behar dira).
Froga hau ez da behin-betikoa, eta analista gaitu batek berretsi behar du.
(Berriro diogu: erauzketak egiteko erabiltzen diren lantzatxoak baldintza higieniko egokietan egon behar dira, eta ikasle bakoitzak bere lantzatxoa bakarrik erabili ahal izango du).
- Ikasgelako ikasleen edo beste kolektibo baten odol-taldeei buruzko koadroak eta grafikoak prestatu.
Aipatu koadroetan oinarrituz odoltalde eta Rh faktoreetariko arruntenak zeintzu diren atera.
11. Helburua- Zirkulazio-aparatuaren gaisotasun arruntenei, berauen zergatiei, prebentzioko eta sendatzeko neurriei, eta abarri buruzko informazioa bildu.
(Edozein klinika edo ospitaletako departamendu berezia ikustatu). Gai honi buruz hitzegin.